Diot Telesforo Monzoni Bergara, 13 years old
Telesforo Monzon ezker abertzaleko buruzagi historikoari omenaldia egingo diote heldu den martxoaren 13an Bergaran, bere sorterrian.
01/03/2011 12:18:00
BERGARA-. Martxoaren 9an Telesforo Monzonen heriotzaren 30. urteurrena beteko da eta, horren karira, Bergarako ezker abertzaleak omenaldia antolatu du, bere memoria ohoratu eta bere mezuaren gaurkotasuna agertzeko.
Omenaldiaren xehetasunak gaur azaldu dituzte Martin Garitano kazetariak eta Maite Aristegik. Agerraldian izan dira, halaber, Agurne Barruso Bergarako alkatea eta ekitaldian parte hartu behar duten hainbat lagun.
Garitanok nabarmendu duenez, Telesforo Monzonen lana eta lekukotasuna independentziaren ametsak gidatu zituen eta gaur, "haren mezuak, inoiz baino zentzu handiagoa du".
"Eskura daukagu gure herria, gure aberria, Estatu libre bat izateko prozesu demokratikoa. Inoiz baino baldintza hobeak ditugu abian den prozesu hori askatasuna, autodeterminazioa eta bakerantz bideratzeko", esan du.
Hartara, euskal herritarren borondatea errespetatua izan dadin "indarrak metu eta behar diren bultzada guztiak emateko garaia" dela adierazi du. Izan ere, gogora ekarri duenez, "batasuna izan da Telesforok utzi zigun mezua, herritarren batasuna, abertzaleen batasuna, eta gaur, atzo baino argiago dago aurrera egiteko batasuna erabat beharrezkoa dela".
Martxoaren 13a, beraz, Monzon omentzeko eta harekin batera "bidean gelditu diren abertzaleak omentzeko eta batasuna aldarrikatzeko" baliatuko dute.
Ekitaldia Bergarako pilotalekuan egingo da, arratsaldeko 18.30etik aurrera. Musika, dantzariak, bideo emanaldia, bertsolariak eta ekitaldi politikoa izango dira, besteak beste.
*Fuente : Gara
0 comments:
Post a Comment